BIOGRAFIA

Unai Elorriaga Lopez de Letona (Algorta, 1973). Deustuko Unibertsitatean egin ditu Filologia ikasketak eta hainbat urte eman zituen Labayru Ikastegian mota guztietako lanetan: irakasle (Hizkuntza eta Literatura), zuzentzaile, ikertzaile, itzultzaile… Horrezaz gainera, urtebete eman zuen Giltza-Edebé argitaletxean testu-liburuak sortzen eta itzultzen.

2002an Espainiako Narratibako Sari Nazionala irabazi eta 2003. urtez geroztik idazle profesional gisa aritu da, harik eta 2016an oposaketa publiko bidez Bigarren Hezkuntzako plaza lortu duen arte. Bost nobela argitaratu ditu, umeentzako hiru narrazio, antzerki-lan bat, euskal literaturari buruzko testu-liburu bat eta hainbat ipuin eta artikulu aldizkari zein egunkarietan (Berria, GeoFrance, El PaísIdatz & Mintz…). Munduko hainbat unibertsitatetan eman izan ditu hitzaldiak (Oxford, Dublin, Georgetown…) eta bere liburuak hamar hizkuntza baino gehiagotan daude argitaratuta.