Berriak

 

 

(2007ko abuztuaren 13a) SPrako tranbia liburua oinarri hartuta pelikula errodatzen hasi da Aitzol Aramaio zuzendari ondarrutarra Algortan. Aktore printzipalak: Héctor Alterio, Daniel Brühl, Julieta Serrano eta Barbara Goenaga.

   

(2007ko irailaren 18a) Amaitu da errodajea. Arazorik ez. Lan-talde guztia ikaragarri pozik dago emaitzarekin.

    

(2007ko urria) SPrako tranbia liburuaren aurkezpena Italian. Urriaren 16a: Genoa; urriaren 17a: Torino; urriaren 18a: Milano eta Varese; urriaren 19a: Bologna; urriaren 20a: Bergamo.

       

(2008ko apirilaren 30a) SPrako tranbia liburua oinarri hartuta Aitzol Aramaiok eta taldeak eginiko Un poco de chocolate pelikularen estreinaldia. Aurre-estreinaldiak egin dira Malagako festibalean (apirilaren 12a), Gasteizen (apirilaren 24a) eta Algortan (apirilaren 25a).

   

Informazio gehiago:

 http://www.unpocodechocolate.com

http://vids.myspace.com/index.cfm?fuseaction=vids.channel&ChannelID=349797466

 http://www.youtube.com/watch?v=2xt-o-51lpY

http://www.filmaffinity.com/es/film706553.html

(2008ko udaberria) Vredaman liburua argitaratu zen Italian. Izena: Le piante, per esempio, non bevono caffelatte.

Informazio gehiago:

http://saamaya.blogspot.com/2008/05/le-piante-per-esempio-non-bevono.html

http://www.gran-via.it/scheda.php?id=27

(2009ko apirila) Vredaman liburuaren aurkezpena Estatu Batuetan. Izena: Plants don't drink coffee. Argitaletxea: Archipielago Books .

Informazio gehiago:

http://www.archipelagobooks.org/

(2008ko iraila) Unai Elorriagaren lehen teatro lana argitaratu da Argentinako Letranómada argitaletxean: Doministiku egin dute arrainek (edizio elebiduna: euskara/gaztelania).

Informazio gehiago:

http://www.letranomada.com/

(2008ko azaroaren 5a) Hitzaldia emango du Dublinen, Maynooth unibertsitatean, Liam Mac Cóil izeneko idazle irlandarrarekin batera.

(2008ko azaroaren 11) Unai Elorriagak idatzitako testu baten irakurketa dramatizatua egingo du Iban Garate aktoreak Kursaalen, HABEren 25. urteurrenean.

(2008ko azaroaren 19a) Euskal literaturari buruzko mahai-inguru batean parte hartuko du Yolanda Arrietarekin batera Lyongo Cervantes Institutuan.