Biografia

 

Unai Elorriaga Lopez de Letona Bilbon jaio zen 1973an. Algortan bizi izan da beti eta Deustuko Unibertsitatean egin ditu Filologia ikasketak. Hainbat urte eman zituen Labayru Ikastegian mota guztietako lanetan: irakasle (Hizkuntza eta Literatura), zuzentzaile, ikertzaile, itzultzaile... Horrezaz gainera, urtebete eman zuen Giltza-Edebé argitaletxean testu-liburuak sortzen eta itzultzen.

       

2002an Espainiako Narratibako Sari Nazionala irabazi zuen eta 2003. urtetik hona idazle lanetan dihardu. Hiru nobela argitaratu ditu, umeentzako ipuin luze bat, euskal literaturari buruzko testu-liburu bat eta hainbat ipuin eta artikulu aldizkari zein egunkarietan (Berria, El País, Idatz & Mintz...). Munduko hainbat unibertsitatetan eman izan ditu hitzaldiak eta bere liburuak hamar bat hizkuntzatan daude argitaratuta.